Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko

Drakulic, Slavenka

17,50

“Nor ziren? Zu eta ni bezalako jende arrunta, ala munstroak?”. Zerk bultzatuta ekiten dio batek herrikideak akabatzeari? Zer eginen genuke guk egoera berean? Hannah Arendtek egin bezala, “gaizkiaren hutsaltasuna” aztergai du Slavenka Drakulicek Balkanetako terrorean aztarrika egitean. Guretik hain urrun […]

SKU: 9788418252488 Categoría:

Descripción

“Nor ziren? Zu eta ni bezalako jende arrunta, ala munstroak?”. Zerk bultzatuta ekiten dio batek herrikideak akabatzeari? Zer eginen genuke guk egoera berean? Hannah Arendtek egin bezala, “gaizkiaren hutsaltasuna” aztergai du Slavenka Drakulicek Balkanetako terrorean aztarrika egitean. Guretik hain urrun igaro zen gerrak, 1990eko hamarkadan Jugoslaviako Errepublika Sozialista zatitzen hasi eta hainbat urtez luzatu zenak, sarraski iragarri ezina ekarri zuen: berrehun mila bizitza inguru galdu, bi milioi lagun bizilekuz aldatu eta estatu berriak sortu ziren. Epaiketetako lekukotza zirraragarrien bidez eta hainbat iturritan oinarrituz, Drakulicek heriotza, bortxaketa, tortura eta beste hainbat krimenez akusatutakoei ahotsa eta gorputza jartzen die, argitasun asaldagarriz. Indarkeriari buruzko gogoetari bide emanez, liburu honek Jugoslavia zenaren desegiteaz harago egiten du oihartzun.

Autor: Drakulic, Slavenka
Editorial: Txalaparta, S.L.
ISBN: 9788418252488

Información adicional

Autor

Editorial

Páginas

256